Twitter sare sozial eta microblogging zerbitzua da, bere erabiltzaileei mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin,Twitterren webgunea edo Twitterrific bezalako aplikazioen bidez.
Eguneraketa hauek erabiltzailearen perfilean erakusten dira, eta jasotzeko aukera hautatu duten beste erabiltzaileei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu hauek aukeratutako pertsonei soilik bidaltzea aukera dezake, edo erabiltzaile guztien eskura jarri.
Microblogginga testu laburrak idazteko aukera eskaintzen duen blog formatua da, medio ezberdinen bitartez hedatzen dena: bat-bateko mezularitza, e-maila, web-a, eta abar. Microblogging zerbitzu ezagunena Twitter da. Twitterren lehiakide nagusia Jaiku da.